Jai eremua eta auzoa lanetan

Jairik gabeko Kalezar, berritzeko itxuraldatze betean

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 24a, 14:55

Guztiz ezohikoa den San Joan eguna bizitzen ari dira Kalezarren. Covid19a tarteko, festak etenda daude eta itxuraldatze betean da auzoa; Pelaioenean lanetan dira, adinekoen auzunea eraikitzen hasiak garai batek konbentuaren lur eremuan, eta Ugartondoko auzunea ere forma hartzen doa. Kalezar berritze betean dute.

Ekainak 24 ditu gaur, ohiko bizimoduan murgilduak egon izan bagina, jaien egun handia ospatzen izango ziren Kalezarren. Covid19-ak ordea festak etetera behartu zuen Jai Batzordea. Asteazken honetako San Joan Egunez, etxe batean baino gehiagotan egingo dituzten bazkari edo ospakizunetara mugatuko da jai giroa. 

Pelaioenea, adinekoen auzunea, Ugartondo, bidegorria...
San Joan Egun honetan Kalezarren izan gara. Azken hilabeteotan eraberritze betean dute auzoa. Jaien plaza nagusia lanetan da; dakizuenez, Pelaioenea eraikinean kokatzekoa dute etorkizunean Emakumeen Etxea eta kalezartarrentzako udal ekipamendua. Festetako plaza lanetan dute.

Handik gertu hasiak dira garabiak lanean garai bateko mojen konbentuaren lur eremuan. Etorkizunean, adinekoen auzunea kokatuko da bertan.

Eremu horren alboan, azken hilabeteotan eginiko lanak amaituta eta erabiltzeko prest dute, Murkaiku eta Pikaola arteko bidegorria. Eta bidegorri hartatik beherantz garabi gehiago; kasu honetan, Ugartondoko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitze lan betean dira baita.

Bistan denez, Kalezar itxuraldatze eta eraberritze betean dute.