Ekainari dagokion ohiko udalbatzarra gaur pleno aretoan

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 25a, 07:42

Hilabeteko azken osteguna, ekainak 25, udalbatzaren osoko ohiko bilkura gaur, honako hau bai, udaletxeko pleno aretoan. Gogoan izan, otsailaz geroztik covid19a tarteko, telematikoki egin dituzte hitzorduok.

Konfinamendu osteko "ezohiko" testuinguru honetara egokitzeko beste urrats bat. Udalbatzaren osoko bilkurak telematikoki egin dituzte martxoan alarma egoera indarrean jarri zenetik. Hilabete hartako udalbatzarra bertan behera geratu zen; apirilekoa eta maiatzekoa telematikoki bideratu eta Usurbilgo Udalak Youtuben duen "Usurbil Udala" kanaletik zuzenean eskaini zituen. 

Tarte horretan, igaro dira konfinamendu asteak, baita "deseskalatze" prozesua ere. "Normaltasun berria" deituriko horretan gaude egun. Testuinguru honetan egokituko da ostegun honetako (ekainak 25) udalbatzarra, ohi bezala arratsaldeko 18:00etan, eta honako hau bai, udaletxeko pleno aretoan egitekoa dute.

Konfinamendu ostetik presentziala izango den ohiko lehen udalbatzarra izango gaurkoa. Uztailaren 12rako deituak dauden EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskunde egunez, hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien herritarrak hautatzeko zozketa halere, duela bi asteko pleno aretoan egin zuten baita. Ezohiko deialdia izan zen hura.

Segidan duzue, gaurko osoko bilkuran udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaiak:

UDALBATZARRA
Eguna:
ekainak 25, osteguna.
Ordua:
18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
* 2020/05/28ko ohiko bilkura.
* 2020/06/16ko ezohiko bilkura.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko maiatzaren 18tik ekainaren 19ra (2020/315-2020/467).
3.- JMSS jaunaren zakurrarekin eman diren gertakizunengatik zigor espedientea.
4.- Gabriel Antonio Valin Marzan jaunak aurkezten duen mozioa.
5.- Galdera-eskaerak.