Gaur ere abisu horian "prezipitazio handiagatik"

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 25a, 07:51

Abisu horian izango gara bigarren egunez "prezipitazio handiagatik" ostegun honetan (ekainak 25) 15:00-21:00 artean.

Tarte horretan, 15:00-21:00 artean, "ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada trumoitsuak eta ertainak bota ditzake, txingorrarekin eta haize-bolada gogor edo oso gogorrekin; zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke", Euskalmet meteorologia agentziak iragarri duenez.

Ostegun honetan (ekainak 25) Usurbilen, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsaldean hodeitsu geratuko da. Egunaren bigarren partean zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake; baliteke txingorra egitea eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izatea. Zenbait tokitan zaparradak handiak izan daitezke. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".

Bihar (ekainak 26), "zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, probabilitate handiagoarekin arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Ipar-osagaiko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus