#U12

Hauteskunde egunaren jarraipena, NOAUA! bidez

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 12a, 08:00

Hauteslekuen irekieraren berri, parte hartze datuak edota emaitzak... Bozketa egunaren jarraipena egingo dugu atari honetatik bertatik.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarra berrituko da igande honetarako (uztailak 12) deituak dauden covid19-ak baldintzaturiko ezohiko hauteskundeotan. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango dira hauteslekuak. 20:00etan guneok itxi eta bozka zenbaketari ekingo zaio. Usurbilgo emaitzak jakin bezain laster NOAUA! bidez jakinaraziko dizkizuegu, bai noaua.eus bidez, baita Twitter nahiz Facebook sare sozialen bidez ere. 

Egunean zehar parte hartze datuak ere eskainiko dituzte; bat eguerdi partean, bestea hauteslekuak itxi aurretik, arratsaldean. Jaso ahala, Usurbilgo datuon berri ere emango dizuegu.