UEU-ren 48. Udako Ikastaroak

"Pandemiak, distopiak eta mundu berriak" Jakin Jardunaldiak zuzenean ikusteko aukera

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 16a, 10:27

UEU-ren 48. Udako Ikastaroen baitan, "Pandemiak, distopiak eta mundu berriak" izeneko Jakin Jardunaldiak ospatuko dituzte ostegun honetan (uztailak 16) Udarregi Ikastolan. Streaming bidez zuzenean eskaintzen ari dira UEU-k Youtuben duen kanalaren bidez,

"COVID-19 birusak izua zabaldu du eta izua errealitate distopikoaz erditu da eta distopiak 'normaltasun berria' ekarriko omen du. Bitarte horretan, sistemaren aldamio ezkutuak, egiturazko akatsak eta mito eta usteen hauskortasuna azalera atera dira: eskubide soziopolitikoak berrogeialdian, autoritate bakarra indarrean, informazioaren anabasa eta gezurraren zabaltzea, naturaren gain-ustiaketa, bizitzaren prekarizazioa. Eta horren kontrakarrean, jendearen arteko elkartasun uholdea: injustizia sozialari erantzuteko berariazko egiturak han eta hemen, publikoaren eta komunalaren arteko lankidetza berriak eta bestelako gizarte bat pentsatzeko eta ekiteko diskurtsoak eta praktikak".

Gai guztion bueltan jardungo dute UEU-k, Udalak eta Jakin-ek elkarlanean antolaturiko ostegun honetako uztailaren 16ko hitzorduak. Presentzialki parte hartuko duen taldea aspaldi osatu zen, izen ematea zabalik izan da egunotan jardunaldi egun hau online bidez segi nahi zutenentzat. Hemen egitaraua:

UEU-ren 48. Udako Ikastaroetako Jakin Jardunaldiak: "Pandemiak, distopiak eta mundu berriak"
Uztailak 16, osteguna (presentziala + online)
09:00
Harrera.
09:30 Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria): Galaren kokapena.
10:00 Mario Zubiaga (EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea): 'Izu-urtea: Biopolitika COVID-19 birusaren garaian'.
10:45 Kafea.
11:00 Arantza Etxeberria (EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea): 'Mikro-bioa, gaitza, normaltasuna, eta naturaren natura'.
11:45 Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea): 'Eko-distopia prospektiban, E(H)ko-topia perspektiban'.
12:30 Irati Zubia (Filosofian graduatua): 'Egia-ostea ziurgabetasun garaian'.
13:30 Bazkaria.
15:00 Teresa Larruzea (Filosofian graduatua eta filosofia politikoko masterduna Sorbonako Unibertsitatean): 'Estatuarekiko obedientzia eta erresistentzia pandemian zehar'.
16:00 Tailerra: 'Pandemia garaiko esperientzia: ekimen publiko komunalak'. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea).
17:30 Joseba Gabilondo (Michigan Estatuko Unibertsitateko Literatura eta Kultura irakaslea): "Ebentoa vs. apokalipsia vs. matxinadak: utopiarik gabeko politikaz".
18:00-18:30 Guztion arteko eztabaida forma.
Amaiera.

Oharrak:
-Taldea osatu da baina itxarote zerrendan izena eman daiteke.
-Jardunaldiak presentzialak izango dira baina online bidez ere zuzenean eskainiko dira.
Informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.