Kultur Bira

Gaurko "Skratx" antzezlana Sutegin eta Malen eta Maddiren kontzertua 22:00etan

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 17a, 08:54

Gartxot musikari donostiarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten hamarnaka lagunek ostegun arratsaldean Mikel Laboa plazan, Kultur Biraren itzuleran. Hitzordu gehiago asteburu honetan. Adi ordea, gaurko ekitaldien hitzorduak aldatu dituzte: hasteko, "Skratx" antzezlana gaur 19:00etan bai baina ez Olanoenea plazan, Sutegin baizik. Malen eta Maddi herrikideak kontzertuan Aginagako Eliza Zaharrean, 20:00etan beharrean 22:00etan. Ekitaldiotarako izen ematea itxita dago. Zabalik aldiz hurrengo asteetan ospatuko diren azken kontzertuetarako.

KULTUR BIRA
UZTAILAK 17, OSTIRALA
19:00 Antzerkia Olanoenea plazan: “Skratx”
“Antzezlan dibertigarria da Skratx, umeentzako zein helduentzako. Skratx-ek, denboraren poderioz, superheroitik antiheroira nola igaro den kontatuko digu. Umorez eta samurtasunez beteriko emanaldia dugu honako hau”.

20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarra kanpoan: Malen eta Maddi
“Azkenaldian, herriko oholtzak Usurbilgo emakume gazteen ahalduntze-prozesuaren lekuko izan dira. Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga prozesu horren adibide ditugu: talentua eta ausardia gainezka, euren ahots indartsuez gozatzeko aukera paregabea izango dugu Kultur Biran”.

UZTAILAK 18, LARUNBATA
20:00 “Birritan bortxatua” antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
“Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, “Birritan Bortxatua” antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko “fikzio-dokumental” estiloko antzezlana dugu.
Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen disko bakarlari gisa. Rock ilun eta pertsonala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra”.

UZTAILAK 19, IGANDEA
Herri Kirolen Eguna
10:00 Sega ekitaldia Amitzaren eskutik, Udarregi Ikastolaren pareko belardian.

12:00 Gipuzkoako Harri Txikitako Txapelketa herriko plazan.
Partaideak: Manex Aburuza Alduntzin, Iraitz Arruti Artetxe, Iñigo Eizagirre Askaray "Eiza", Gorka Etxeberria Ikutza, Aimar Irigoyen Jauregi, Hodei Iruretagoiena Uria "Izeta IV", Mikel Lopetegi Gereka "Urra", Xabat Olaizola Arizti.
-3 minutuko txanda harri bakoitzarekin: garailea kilo gehien altxatzen dituena izango da.
-Harriak: 125 kg Kopa (10 arroa), 112,5 kg. kubikoa (9 arroa), 100 kg. bola (8 arroa).

18:00 Giza proba. 4 gizonezko 1.800 kiloko harriarekin. Partaideak: Gabriel Sarasola Ibargoien, Aitor Alkorta Etxeberria, Iñaki Portularrume Unanue, Iurgi Mendiluze Zuloaga eta Txomin Alkorta Sarriegi.
Ondoren, dema. Inaxio Telleria eta Jose Ramon Olazaranen idiak. 


UZTAILAK 24, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.