Usurbilek ere Joan Mari Torrealdai gogoan

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 1a, 09:09

Usurbildik ere lehen dolumin eta omenezko hitzak zendu berri den Joan Mari Torrealdairentzat. 

Manex Torrealdai Gorriti (semea):
"Ez adiorik, aita": "Ez dut ahaztuko Ezina ekinez Egin daitekeenik edo aldapa handiak pauso txikiak eta asko emanez jaosten direnik ere. Gailurraren satisfazioa lortzeko lan egiten irakatsi didazu; mendiko lezioak ikasten nenbilelakoan bizitzan ibiltzen ikasi dut". Gutun osoa hemen irakurgai: berria.eus

Usurbilgo Udala (@usurbiludala)

"Joan Mari Torrealdai hil da, euskaltzale porrokatua. Doluminak senitartekoei eta lagunei". Xehetasunak hemen: usurbil.eus

Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola)
"Aste latza damakigu Usurbilen, eta galera handiko urtea. Maiatzean Zumeta; orain, Torrealdai. Haren jakintza dugu, ordea, jakin-minaren harraz eta bere-berezkoa zuen dotorezia eta jakinduriaz osatua. Herria, kultura, hizkuntza.

Gaur esker hitzak baino ez ditut. Mila esker, herri hau nor izan dadin egindako militantzia lan profesionalagatik. Euskal kulturaren defendatzaile, sustatzaile, berritzaile. Eragile. Besarkadak Beatriz, Manex, Garazi, senide eta @jakin_eus familia osoarentzat".

Udarregi Ikastola (@udarregi)
"Joan Mari Torrealdairi agur. Hitz sakonak baino egokiago, hitz xumeak esanahi sakonarekin zuretzat. Euskal kultura eta hizkuntza bultzatuz doa gure bidea, gurekin batera urteotan lanean aritu zinen bidea. Mila esker Joan Mari ekarpen guztiengatik, zure ardatza eta lokarria lagun izango ditugu luzaroan. Besarkada handi bat familiari".

Inaxio Usarralde (@inausarralde)
"Beltzena ere argira ateratzen zenbat ahalegin, Joan Mari?
Eredu bikaina hik hasitako bidea. Ez diagu galtzen utziko. Besarkada estu bat hurrekoei. Ez adiorik!. 
Atsekabez, miresmenez eta eskerrak emanez eman digun guztia eman digulako. Gugan bizi da. Besarkada bat denoi!".

Josune Urkola (@JosuneUrkola)
"Juan M. Torrealdai zendu da. Urratsez urratz egin duzun bidea aitortu nahi digu. Abertzalea eta euskalzalea. Eskerrik asko Juan Mari. Agur eta ohore".

Gari Udabe (@GariUdabe)
"Agur Joan Mari! Zer zortea izan dugun zure ondoan egon garenok. Hutsune galanta utzi duzu! Orain, ordea, gure txanda da. Adiorio ez. Berriro ikusi arte".

Idoia Torregarai (@bootxo)
"Galera izugarria, gugan bego. Besarkada handia familia eta lagunentzat".

Xingola Usurbil (@XingolaUsurbil)
"#Usurbil en ezagutu haugu. Plazerra. Izango gattunk".

Ernai Usurbil (@ErnaiUsurbil)
"Atzo joan zitzaigun Joan Mari Torrealdai herritarra. Euskalgintzan eta herrigintzan Usurbilgo erreferente handienetako bat. Zuk hasi eta erakutsitako bideari jarraipena ematea izango da gure eginkizuna. Adiorik ez Joan Mari!"