Oiardo Kiroldegia, ezohiko denboraldi berrian

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 1a, 11:09

Astearte honetatik (irailak 1) ezohiko 2020-21 denboraldi berriari ekingo diote Oiardo Kiroldegian. Bi aldaketa nagusirekin, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez; batetik, igerilekuko kale bakoitzean bi lagun igerian aritu ahalko dira. Bestetik, hainbat ikastaro ere abiaraziko dituzte Kiroldegian, baina erabiltzaile gutxiagorekin. Ohiko ordutegira itzuliko da gaurtik Oiardo.

Ohiko ordutegira itzulia da berriz Oiardo Kiroldegia hilabete hasieratik. Bi aldaketa nagusirekin ordea. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, konfinamendu ostean ekainean zabaldu zutenetik igerilari bakarra ibil zitekeen igerileku handiko kale bakoitzean, “hemendik aurrera bi izango dira, eskari kopuru altua dela eta”. Hainbat ikastaro ere abiaraziko dituzte Kiroldegian, baina erabiltzaile gutxiagorekin talde bakoitzean, “areto bakoitzaren edukieraren arabera, euren artean distantzia mantendu ahal izateko”.

Astearte honetatik (irailak 1) ohiko ordutegira itzuliko da Oiardo Kiroldegia:

Ordutegia
Lanegunak: 07:00-12:30 / 14:30-22:00 [igerilekua: 12:15 eta 21:00].
Larunbatak: 09:00-21:30 [igerilekua: 21:00].
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 [igerilekua: 12:45].

Ikastaroetako izen ematea
Irailaren 7tik 13ra: ikastaroetan aurretikako izen-ematea, Internet bidez.
Irailaren 14tik 20ra: ate irekiak.
Irailaren 14tik 30era: izena emateko epea.
Urriaren 1a: ikastaroen hasiera.

(Gimnasioko eta igerilekuko txandak, ordutegi berrira egokituta eta desinfekzio tarteak)

Informazio gehiagorako: Kiroldegian bertan / 943 37 24 98