Zumetaren Ziburuko erakusketa bisitatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 4a, 10:24

Asteburuan Ziburura hurbiltzeko aitzakia ederra dugu. Jose Luis Zumetaren obra ikusgai ipini dute uztailaz geroztik Arte Bideak galerian eta irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 

2019ko abenduan, Ziburun Artebideak galeria bisitatzen izan ziren Jose Luis Zumeta eta Uxoa Zumeta. "Galeria txikia izanik ere, aitak ilusio handiz hartu zuen Pierre eta Anne-Marieren proposamena eta hurrengo hilabeteetan ezohiko formatu txikian lan egitera ekin zion", azaldu du Uxoak. "Otsailean, Argentinara joan aurretik prest zituen artelan guztiak". Maiatzean irekiko zen erakusketarako prest zuen obra. Margolaria zendu arren, Arte Bideak galeriakoei emandako hitza bete du alaba Uxoak. "Aurreko hilabeteak gogorrak izan dira, baina erakusketarekin aurrera egitera erabaki dut".

Zumeta, neurri txikiak

Irailaren 6ra arte
Ostegunetik larunbatera: 11:00-13:00 / 16:00-19:00 
Igandean: 10:00-13:00 

Arte Bideak erakustokia
Pocalette karika
Ziburu 

www.artebideak.com