Larunbateko Harria Hitz bisita gidatuan izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 22a, 09:23

Usurbilgo kultur altxorrak ezagutzeko bisita gidatua larunbatean (irailak 26). Izen ematea aurrez bideratu beharko da.

"Larunbat honetan izena emanda aurrez, hartu parte Harria Hitz bisitan Usurbilen. Talde txikia eta udazkena lagun, bisita berezia izango da honakoa", iragarri dute sustatzaileek.

Gogoan izan, uztailaren 25ean itzuli zen Harria Hitz, herrian barrena egin ohi den bisita gidatuan parte hartzeko eskaintza. Ordutik hainbat saio antolatu dira; datorrena, larunbaterako (irailak 26). 11:00etan frontoitik abiatu eta ordubetez Usurbilgo kultur altxorretan barrena bidaiatzeko aukera izango dute, aldez aurretik izena ematen dutenek. "Harria Hitz ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…".

Datozen hilabeteoi begira antolatzaileek aurreratu dutenez, "udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat, laster izango duzue berri gehiago".

HARRIA HITZ
Irailak 26, larunbata
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean: Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa plaza, Tapiaren murala, Askatasuna plaza, Sagardoaren monumentua.
12:00 Amaiera.

Prezioa: 5 euro.
Izen ematea: aldez aurretik 688 81 80 17 telefono zenbakian edo info@kultour.pro helbidean. 
Oharra: 15 lagunentzako lekua gehienez.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.