2020-21 ikasturtea

Ate irekien saioak gaurtik, oraindik plaza libreak dituzten Oiardo Kiroldegiko ikastaroetan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 28a, 10:40

Datorren astelehenean (urriak 5), abiaraziko ditu Oiardo Kiroldegiak 2020-21 denboraldiko ikastaroak. Bi ohar gogorarazi dituzte Usurbilgo Udaletik; batetik, plaza libreak badirela zenbait ikastaroetan. Bestetik, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako.

Astebete barru, datorren astelehenean (urriak 5) jarriko ditu martxan Oiardo Kiroldegiak, 2020-21 denboraldirako iragarri dituen ikastaroak. Aldez aurretik ordea, bi ohar jakinarazi ditu Usurbilgo Udalak; batetik, zenbait ikastaroetan parte hartzeko izen emateko epea zabaldu dutela berriz, plaza guztiak bete ez direlako. "Duela bi aste egin zuten lehenengo izen-ematea, eta epe berria irekiko dute orain. Izan ere, ez dira plaza guztiak bete. Bai helduen bai haurren ikastaroetan, beherakada nabaritu dute kiroldegiko arduradunek: iaz ibilitakoen %70ak eman du izena aurten". 

Halere, Udalak balantze baikorra egin du. "E
goera kontuan hartuta, datu onak direla baloratu dute, erabiltzaileek jarduera fisikoarekiko atxikipena duela erakusten baitu horrek, baita babes neurriak hartuta lehen egiten zituzten jarduerak egiten jarrai dezaketela barneratu dutelako ere". 

Honenbestez, ikastaroetan izen emateko epea zabaldu dute berriz. Online bideratu beharko da esteka hauen bidez: 


Ate irekien saioak

"
Dagoeneko izena eman duten erabiltzaileek informazio zehatzagoa jasoko dute datozen egunetan, hasiera datarekin eta Covid19-ren prebentziorako protokolo eta egokitzapenen inguruko informazioarekin", berri eman du Udalak.

Ikastaroetan izena eman aurretik, doan probatzeko aukera izango da egunotarako (irailak 28-30) antolatu dituten ate irekien saioetan. "Saiook plaza libreak dituzten jardueretan egingo dira, beraz, gustatuz gero, izena emateko aukera izango dute".

Baina adi probaldi honetarako ere aurrez bideratu beharko da izena online. "Kirol ikastaroren batean parte hartzeko gogoz zaude baina zalantzak dituzu? Ikusi gure ate irekietako eskaintza, egin zure aukera eta zatoz probatzera!":
-Irailak 28, astelehena: 
20:15 Jumpfit.
20:30 Spinning.
-Irailak 29, asteartea: 20:15 Spinning 14-18.
-Irailak 30, asteazkena: 19:00 Zumba.
Oharra: izen ematea derrigorrezkoa izango da formulario honen bidez: https://forms.gle/P6wVUXeXVbtNeAQm7
Informazio gehiago: 943 372 498 / Oiardo Kiroldegian bertan.