Ikastaro ugari iragarri dituzte Kzgunean

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 21a, 09:33

“Gutxinaka normaltasuna berreskuratu eta aurrez aurreko formakuntzak ematen hasi gara”, azaldu digute Usurbilgo Kzguneko ordezkariek. Azaroan ere goizez egongo da zabalik. Abenduan ordea, arratsaldez irekiko dituzte Kzguneko ateak.

Ikastaroak web orrialde honetan kontsulta daitezke: www.kzgunea.eus/eu/hurrengo-ikastaroak

Aurretiko hitzordua eskatzeko edo edozein zalantza argitzeko, hona deitu: 943 023 684 (Kzgunea Usurbil).