Koronabirusa

4 kasu berri, alerta maila horitik laranjara igaro den Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 21a, 13:35

Azken 24 orduotan Osasun Sailak Usurbilen detektatu dituen 4 kasu berrirekin, alerta maila horitik laranjara igaro da udalerri hau. Buruntzaldea mailan horiz agertzen zen udalerri bakarra zen Usurbil. Gipuzkoa alerta maila gorrian da azken egunotan.

Osasun Sailak egunero kaleratzen dituen udalerriei buruzko datuei dagokienean, asteazken honetako aldaketa esanguratsuena kolore aldaketari dagokio. Alerta maila horitik laranjara igaro da Usurbil, Osakidetzak azken 24 orduotan 4 covid19 kasu berri zenbatu ostean. 

Gogoan izan, Osasun Saila 14 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratzen ari da hilabete hasieratik. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da. Horrekin batera, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak.

Irizpide hau aplikatzen hasi zirenetik Usurbil horiz margotua ageri izan zaigu gaur arte. Osasun Sailak asteazken honetan plazaratu dituen azken datuetan ordea laranjaz ageri zaigu, 300,73ko intzidentzia tasarekin. Juxtu 300eko langa gainditu baitu aipatu tasak, 300-499 intzidentzia tasen artean kokatua dago jada eta aipatu moduan beraz, laranjaz nabarmendua ageri zaigu udalerri hau.

Duela 7 egun zuenarekin alderatuta, 1,36koa da aldea. "Tasaren arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du", Usurbilen beraz gorantz egin du.

Buruntzaldea osoa laranjaz eta gorriz
Gaur arte, Usurbil Buruntzaldea mailan horiz margotua zegoen udalerri bakarra zen. Gainerakoak alerta maila laranjan edota gorrian zeuden. Egoera ez da hobetu, hauexek Osasun Sailak Buruntzaldeari lotuta kaleratu dituen azken datuak:
-Andoain: 501,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,97). ALERTA LARANJA
-Astigarraga: 776,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,66). ALERTA GORRIA
-Hernani: 594,61 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,38). ALERTA GORRIA
-Lasarte-Oria: 409,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,20). ALERTA LARANJA
-Urnieta: 1130,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,19). ALERTA GORRIA
-Usurbil: 300,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,36). ALERTA LARANJA

Zenbakiokin, Buruntzaldea mailan Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena. Une honetan, hiru udalerri ditu alerta laranjan; Usurbilekin batera, Andoain eta Lasarte-Oria. Gorrian aldiz, Astigarraga, Hernani eta Urnieta 1130,86ko intzidentzia tasarekin. Gipuzkoa bera ere alerta maila gorrian da, 533,61eko tasarekin. Asteazken honetan, 18 udalerri ditu gorriz margotuak, 13 alerta laranjan eta 3 alerta maila horian.

4 kasu berri
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, Osasun Sailak 4 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen azken 24 orduotan. Hemen duzue irailaz geroztik egunez egun, udalerri honetan detektatu dituzten koronabirus kasuen zenbatekoa. Urriari dagokionez, hilaren 20ra arte 28 kasu zenbatu dituzte Usurbilen. Iraila osoan 49 izan ziren:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.

EAE
Azken 24 orduotan 10.817 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Covid19 kasu gehien Gipuzkoan antzeman dituzte, 377. 342 Bizkaian, 85 Araban eta 15 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 59 daude ZIU-n. Urriaren 12tik 18ra 44 pertsona hil direla berri eman du Osasun Sailak.

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE-ko ikasgelen %0,54a dago itxita, 68 ikastetxeetako 94 ikasgela.

Informazio gehiago hemen: covid19