Koronabirusa

6 kasu berri eta 633,11ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 28a, 14:02

6 covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen azken 24 orduotan. 633,11ko intzidentzia maila du eremu gorrian jarraitzen duen udalerri honek.

6 covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen azken 24 orduotan. Atzoko intzidentzia maila igo da baita; atzo 100.000 biztanleko 14 eguneko 553,97ko intzidentzia tasa zuen udalerri honek. Gaur 633,11koa. Aste hasieratik gertatzen ari den moduan, eremu gorrian segitzen dugu, 500etik gorako intzidentzia duelako udalerri honek. 

Buruntzaldea ere gorriz
Buruntzaldeak eta Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen dute. Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta eremu gorrian ziren aurreko asteotan, Lasarte-Oria eta Usurbil eremu laranjan. Asteburu hau igarota, bi udalerriok ere 500 kasuko intzidentzia gainditu eta eremu gorrira igaro ziren astelehenean.

Usurbil-Lasarte osasun eremua ere bai; 580,87ko intzidentziarekin eremu gorrian da. Azken 7 egunetan, 86 kasu antzeman ditu Osasun Sailak bertan. 

Buruntzaldeara itzulita, eskualde osoa gorriz ageri zaigu, alerta maila gorenean:
-Andoain: 682,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,36. Azken 7 egunetan 53 kasu). 
-Astigarraga: 1.165,05 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,50. Azken 7 egunetan 40 kasu). 
-Hernani: 1.039,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,75. Azken 7 egunetan 126 kasu). 
-Lasarte-Oria: 584,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,43. Azken 7 egunetan 57 kasu). 
-Urnieta: 2520,19 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,23. Azken 7 egunetan 97 kasu). 
-Usurbil: 633,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,11. Azken 7 egunetan 27 kasu). 

Zenbakiokin, Buruntzaldea osoa gorriz margotua ageri zaigu. Usurbilek du bigarren intzidentzia tasa baxuena eskualde mailan, Lasarte-Oriaren atzetik.

Gipuzkoak ere alerta maila gorrian segitzen du, 811,07ko tasarekin. Gaur 29 udalerri ditu eremu gorrian, 4 laranjan eta 1 (Orio) maila horian.

6 kasu berri
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, Osasun Sailak 6 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen azken 24 orduotan. Hemen duzue irailaz geroztik egunez egun, udalerri honetan detektatu dituzten koronabirus kasuen zenbatekoa. Urriari dagokionez, hilaren 27ra arte 55 kasu zenbatu dituzte Usurbilen. Iraila osoan 49 izan ziren:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.

Milatik gora kasu berri EAE-n
Azken 24 orduotan 15.509 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Haietatik 1.164 izan dira positiboak; 511 Gipuzkoan, 500 Bizkaian, 143 Araban eta 10 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 73 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. 75 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik izatea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.21ean dago gaur.

Ikastetxeen egoerari dagokionean, ikasgelen %0,76a dago itxita. 96 ikastetxeetako 134 ikasgela.

Informazio gehiago hemen: covid19