Zumarteren inaugurazioa

Alaitz Aizpurua: "Azkenean. Kosta egin da baina iritsi da inaugurazio eguna"

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 28a, 07:36

2011-2019 urteetan, Alaitz Aizpurua Usurbilgo udaletxeko zinegotzia izan zen. Garai horretan abiatu zen Zumarte Musika Eskola birgaitzeko egitasmoa. Egungo udal gobernuak keinu bat egin nahi izan zion aurreko legealdiko udal ordezkaritzari eta horregatik gonbidatu zuten larunbateko ekitaldira Xabier Arregi alkate ohia. Konfinatuta zegoenez, Alaitz Aizpurua zinegotzi ohiak hartu zuen parte ekitaldian. "Kosta egin da baina merezi zuen proiektuak", esanez hasi zuen bere hausnarketa.