Lan-eskaintza Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 3a, 08:18

Aldi baterako ordezkapen bat betetzeko langile bat kontratatu nahi du Udarregi Ikastolak. Lerrootan dituzue xehetasunak, ikastolari lotutako beste bi oharrekin batera.

Aldi baterako ordezkapen bat betetzeko langile bat kontratatu nahi du Udarregi Ikastolak. Sare sozialen bidez berri eman duenez, “Ikastolak DBHn musika arloko aldi baterako ordezkapena betetzeko irakasle bat behar du”. Interesdunek goi-mailako musika titulua eta gaitasun pedagogikoko agiria aurkeztu behar dituzte. “Zatoz, Udarregi Ikastolako komunitatera!”, animatu dute Ikastolatik.

Ikasketa-bekak
2020-21 ikasturterako Eusko Jaurlaritzak bideraturiko bekak eskatzeko epea azaroaren 9ra arte egongo da zabalik. "Era berean, Udarregi Ikastolak, irakaskuntzaren finantzazioari laguntzeko asmoz, beka-sistema propioa eskainiko die bere bazkideei", berri eman dute ikastolatik. Xehetasun gehiago hemen: udarregi.eus

Seaska egutegia salgai
Urte bukaera heltzearekin batera, Seaska egutegia salgai jarri du Udarregi Ikastolak. "Jasoko duen dirua Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat" izango da ohartarazi dute ikastolatik udarregi.eus atarian. 4 eurotan eros daiteke egutegia ikastolako idazkaritzan. "Aurten gainera oparitxo batekin datoz Iparraldeko ikastolak!", iragarri dute Udarregitik.