Langile eta langabetuentzat doako ikastaroak eskainiko ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 5a, 10:59

Lanbidek emandako diru-laguntzak baliatuz, Usurbilgo Lanbide Eskolak hainbat ikastaro eskainiko ditu azaroaren 30etik aurrera. Ikastaro hauei buruzko informazioa lhusurbil.eus web orrialdean jaso daiteke.

Lanbide Eskolak aditzera eman duenez, arlo ezberdinetako ikastaroak eskainiko dituzte.  “Fabrikazio Mekanikoan, adibidez, CNC programazioa (Fanuc, Gibbs, Fresa Heidenhain), metrologia edota CAM ikastaroak emango dira.  Administrazioa eta Kudeaketa arloan, besteak beste, Komunikazioa, Artxiboen kudeaketa edota Bulegotika ikasteko aukera”.

Elektrizitateari lotutako ikastaroak ere eskainiko dituzte: “Oinarrizko Elektrizitatea, Hidraulika eta IOT eskainiko dira. Instalazio eta Mantenua arloan berriz, hainbat ikastaro egiteko aukera egongo da: Igogailuen instalazioa, Igogailuen mantenua, Soldadura, Instalazio Termikoen diseinua eta abar”.

 

Ostalaritza arloa lantzen

Ostalaritza arloko formazioa ere emango dute ikasturte honetan. “Ostalaritza-sukaldaritza enpresetan bezeroaren arreta ikastaroa egiteko aukera egongo da azaroaren 30etik aurrera. Etorkizunean ere, Ostalaritza arloko formakuntza eskaintza indartu nahi du Usurbilgo Lanbide Eskolak”.

 

"Izen-ematea zabalik da. Ikastaroak azaroaren 30etik aurrera eskainiko dituzte"

 

Izen ematea eta informazioa

Ikastaro hauei buruzko informazioa www.lhusurbil.eus webgunean jaso daiteke. “Izena emateko edo zalantzaren bat argitu nahi izanez gero, 943 364600 (luzapena: 78) telefonora deitu edo cursos@lhusurbil.eus helbidera idatzi daiteke”, Lanbide Eskolatik aditzera eman dutenez.