"Udazkena liburutegian"

Harkaitz Canorekin solasaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 11a, 08:50

Urrian abiarazitako "Udazkena Liburutegian" zikloari segida emango diote asteazken honetan Sutegin; Harkaitz Canorekin solasaldia antolatu dute. 

Bi herritar, Joseba Larratxe eta Ixabel Agirresarobe izan zituen protagonista, Sutegiren "Udazkena Liburutegian" zikloak iragan hilabetean. Yurre Ugarterekin batera iaz plazaraturiko "Joana Maiz" sortze lanaz solasean aritu ziren Larratxerekin. Agirresarobek haur eta gaztetxoentzako bi ipuin kontaketa saio eskaini zituen iragan astean.

Azken asteotako dinamikari segida emanez, beste bi hitzordu antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak azarorako, "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan. 

Azaroak 11, asteazkena
19:00 Harkaitz Canok idatzitako “Enseres de ortopedia inútil” kontakizun laburren liburuari buruzko solasaldia Sutegiko auditorioan, idazlea bertan dela eta Ana Merino herritarrak gidatuta.
Sarrera-kopurua: mugatua.
Izen ematea:
aurrez liburutegian (943 360692).

Azaroak 17, asteartea
18:00
Ibon Martin, ONIN sailaren idazlearekin solasaldia Sutegiko auditorioan.
Nori zuzendua: 8 urtetik gorako haurrentzat.
Sarrerak: doan usurbilkultura.eus atarian eskuragarri, azaroaren 15era arte.
Edukiera: 78 pertsonentzako lekua.

Antolatzailea:
Sutegi udal liburutegia.