Maria Jesus Etxeberriaren margolanen erakusketa zabalik gaurtik

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 16a, 08:01

Argazkiak jarri izan ditu erakusgai aldez aurretik; margolanekin dator oraingoan. Maria Jesus Etxeberriaren sortze lan berrienak ikusteko parada izango dugu gaurtik hasita datozen bi asteotan Sutegin.

Argazkilaritzarako duen zaletasunari eutsi arren, konfinamenduan ezin kalera irten, ezin irudirik atera eta etxealdi horretan, lehendik ere lantzen ari zen margolanak sortzeari ekin zion Maria Jesus Etxeberriak. Bere orain arteko ibilbideko lanen emaitza duzue asteotan ikusgai Sutegin. 

Astelehen honetatik eta bi astez, astelehenetik ostiralera arratsaldez izango duzue zabalik. Ikusi bakarrik ez, Etxeberriaren sortze lanok eskuratzeko aukera ere izango duzue.

Margolanak eskuragarri dituen erakusketa
Epea:
azaroaren 26ra arte.
Ordutegia: 16:30-18:30 (astelehenetik ostiralera).
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Oharra: margolanak salgai ditu. Erakusketan bertan erreserba ditzakezue.