Koronabirusa

3 covid19 kasu azken 24 orduotan, 364,04ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 25a, 13:57

3 covid19 kasu detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak ordea beherantz segitzen du; gaur 364,04an da. Eremu laranjan segitzen dugu, baina gogoan izan; 300etik beherakoa izatera heltzen bagara, eremu horira igaroko da udalerri hau.

 

3 covid19 kasu antzeman ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Halere 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuak beheranzko bideari eusten dio; 364,04raino murriztu da. Gogoan izan; intzidentzia 300etik azpikoa izatera heltzen bagara, alerta maila baxuagora, eremu horira igaroko gara. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04

3 kasu 
Osasun Sailak 3 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen azken 24 orduotan. Halere asteekin alderatuta, beherantz egin dute baita covid19 kasuek. Iragan aste osoan 12 antzeman zituen Osasun Sailak Usurbilen. Azken bostak, iragan asteburuan; bina azaroaren 20an eta 21ean, bakarra hilaren 22an. Azaroa hasi zenetik 56 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 204 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.

Buruntzaldean egoera hoberantz
Usurbil eremu laranjan da azaroaren 18az geroztik. Lasarte-Oriak eremu gorrian segitzen du. Halere, bi udalerriok osatzen duten osasun eremua alerta gorritik laranjara igaro da; 482,80ko intzidentzia du jada (53 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldeara begira, mantso baina egoera onerantz doala dirudi. Usurbil eremu laranjan, alerta maila horitik laranjara itzuli da berriz Urnieta. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute. Guztiak 1.000 kasuko intzidentziaren azpitik dira:

-Andoain: 796,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 51 kasu). 
-Astigarraga: 663,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 16 kasu). 
-Hernani: 814,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 58 kasu). 
-Lasarte-Oria: 552,46 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Urnieta: 306,95 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58. Azken 7 egunetan 13 kasu). 
-Usurbil: 364,04 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 13 kasu). 

Egun Urnietak du intzidentzia tasa baxuena, segidan Usurbilek. Hernanik, Andoain, Astigarraga eta Lasarte-Oriarekin batera eremu gorrian segitzen dute, baina udalerriotako intzidentzia pixkanaka beherantz doa. Gipuzkoan bezala; eremu gorrian segitzen du, baina gutxitzen doan intzidentziarekin; gaur 785,70ekoa du. 27 udalerri ditu eremu gorrian, 6 eremu laranjan (Hondarribia, Legazpi, Oiartzun, Urnieta, Usurbil eta Zarautz) eta 1 horian (Zumaia).

97 hildako azken astean
Azken 24 orduotan 12.311 test egin dira EAE osoan; 693 izan dira positiboak. Haietatik 275 Gipuzkoan, 305 Bizkaian, 101 Araban, 12 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 142 pertsona daude ZIU-n. Azaroaren 16tik 22ra 97 hildako izan dira.

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe bakarra dago itxita. Baita 63 ikastetxeetako 93 ikasgela. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,53a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.79an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19