“Bakean dagoena bakean uztea eskatzen du Amona Tomaxak”

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 2a, 10:12

Aste honetako NOAUA! aldizkariak oparia dakar: Amona Tomaxaren abentura berri bat. Pertsonaia maitagarri honen lehen ipuina iazko abenduan plazaratu genuen. Honakoan ere, Ixabel Agirrerarobek idatzi du istorioa eta Mattin marrazkilariak gorpuztu du.

 

NOAUA! Amona Tomaxak sasoi ederrean jarraitzen du. Baratze polita du eta azokara jaisten segitzen du. Ezustean ordea, dena aldrebestuko duen zerbait topatuko du. Ingurukoa eta bertakoa babesteko kezka areagotu egingo zaio, ezta?

Ixabel Agirresarobe: Bai. Badirudi batzuk behintzat, gauzak bere horretan ezin dituztela utzi. Behar ez duguna eskaintzen digute eta azkenean eskaini diguten hori ezinbestekoa dela sinisten dugu.

Amona Tomaxak ordea, gauzak ez ditu horrela ulertzen. Bakean dagoena bakean uztea eskatzen du.

 

Ipuina zuk idatzi duzu baina irudiak Mattinek egin ditu beste behin ere. Iazko argitalpenaren esperientzia oso baliogarria izango zen bigarren ipuin honi ekiteko garaian, ezta?

Bai horixe. Amona Tomaxa nire buruan agertzen denean eta beste eginkizun edo abentura batean dabilela irudikatzen dudanean, Mattinek emandako irudiarekin ikusten dut.

 

"Saiatuko gara abentura berriak sortzen"

Urtea gorabeheratsu doa. Amona Tomaxak, hala ere, abentura bat baino gehiago izan du. Elkar argitaletxearekin plazaratu duzue Amona Tomaxa eta Gizandia ipuina. Mugak zabal–tzen hasi den seinale al da?

Baliteke. Dena dela, lan handia eskatzen du honek. Hankak lurrean jarri behar dira eta denbora hartu. NOAUA!ren bitartez, zorionez, etxe guztietara iritsiko da ipuina baina Elkar argitaletxearekin ikusi egin behar zein izango duen erantzuna. Hala ere oso pozik nago eta saiatuko gara abentura berriak sortzen eta idazten.