Udalbatzarra

Aldaketarik izango ez duten 2021eko ordenantza fiskalen egutegia hasieraz onartu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 27a, 10:06

Covid19-aren eraginez bizi dugun ezohiko egoera dela eta, 2021eko ordenantza fiskaletan igoerarik ez aplikatzea eta 2020koei eustea erabaki du Usurbilgo Udalak. Zerga hauen ordainketa epeak zehazten dituen egutegia osteguneko udalbatzarrean hasieraz onartu dute.

2021ari begirako ekonomia alorreko neurriak hartzen hasia da Usurbilgo Udala. Covid19-aren eraginez ezohiko urtea bizitzen ari garen seinale, ordenantza fiskalen inguruan hartu duten erabakia. 2020koei eustea deliberatu du; 2021ekoei aldaketarik, igoerarik ez aplikatzea. Ondorioz, beste urteetan ez bezala, oraingoan gai hau osoko bilkura batera eraman eta onartu beharrik ez dute.

Ordenantza fiskalok noiz kobratuko dituzten bai; urtero moduan, zerga hauek noiz ordaindu zehazten duen datorren urteko egutegia hasieraz eta gehiengo osoz onartu zuen udalbatzak osteguneko osoko bilkuran; EHBilduk eta EAJ-k alde bozkatu zuten. PSE-ko udal ordezkaria abstenitu zen. Egun gutxi barru Udalak argitara emango du atzoko osoko bilkuran hartuta erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 30 egunez jendaurrean jarriko dute ikusgai. Tarte horretan inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onartutzat joko da.

2021eko egutegi fiskala

Zerga kontzeptua Ordaintzeko epea
-Asteroko merkatuaren erabilpen-tasa; aurreko urteko 4. hiruhilekoa. Urtarrilak 4-29.
-Ura, estolderia eta hondakinak; aurreko urteko 4. hiruhilekoa. Otsailak 1-martxoak 15.
-Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga. Martxoak 1-apirilak 15.
-Asteroko merkatuaren erabilpen tasa: urteko 1. hiruhilekoa. Apirilak 5-30.
-Ura, estolderia eta hondakinak; urteko 1. hiruhilekoa. Maiatzak 3-ekainak 15.
-Ondasun higiezinen gaineko zerga. Maiatzak 14-uztailak 1.
-Asteroko merkatuaren erabilpen tasa: urteko 2. hiruhilekoa. Uztailak 1-30.
-Ura, estolderia eta hondakinak; urteko 2. hiruhilekoa. Abuztuak 2-irailak 16.
-Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa). Irailak 1-urriak 1.
-Ekonomia jardueren gaineko zerga. Urriak 1-azaroak 10.
-Asteroko merkatuaren erabilpen tasa: urteko 3. hiruhilekoa. Urriak 1-29.
-Ura, estolderia eta hondakinak; urteko 3. hiruhilekoa. Azaroak 2-abenduak 16.
-Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) Azaroak 2-30.
-Emakida administratiboak (Atxega Jauregia, udal baratzak...) Azaroak 2-30.