Lourdes Jauregiberri EAJko Gipuzko Buru Batzarreko kide izango da beste lau urtez

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 1a, 10:36

EAJ-PNVko Herrialde Batzarrak Gipuzko Buru Batzar “eraberritua eta eskarmentuduna” izendatu berri du. Datozen lau urteetan Lurralde Zuzendaritzako buru Joseba Egibar izango da, Batzarrak aho batez babestuta. Presidenteaz gain, Uri Batzarretako ordezkariek hamalau burukide aukeratu dituzte. Horien artean izango da Lourdes Jauregiberri usurbildarra.

“Eskarmentua duten andre-gizonek osatzen dute, parekidea da, euskalduna eta Gipuzkoa guztiko ordezkariak daude”, EAJ-k aditzera eman duenez. “Behar-beharrezkoa da errealitate berria gizarte-justizian, hazkunde ekonomikoan, elkartasunean eta askatasunean oinarrituz eraikitzea”, azpimarratu zuen Joseba Egibarrek GBBko presidente izendatu berritan.