Koronabirusa

8 kasu berri eta 538,14ko intzidentzia, eremu gorrian berriz

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 2a, 13:54

8 covid19 kasu berri antzeman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 100.000 biztanleko 538,14raino igo da 14 eguneko intzidentzia. 500etik gorakoa denez, eremu gorrian da berriz Usurbil.

Udalerrietako informazioa helarazten hasi zenetik egun bakar batean Usurbilen zenbatu den inoizko covid19 kasu kopuru altuena azken 24 orduotan; 8 kasu guztira. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak ere gorantz egin du. Atzo 427,35koa zuen udalerri honek, Osasun Sailak asteazken honetan plazaraturiko azken datuen arabera, 538,14koa da gaur. 500etik gorakoa denez, eremu laranjatik gorrira igaro da berriz Usurbil.

Abendua honenbestez 8 covid19 kasu berrirekin abiatu du udalerri honek. Azaroan guztira 69 covid19 kasu zenbatu ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 225 kasu eta bi hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.  

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.

Buruntzaldean bi udalerri eremu gorrian
Usurbil eremu gorrian da berriz, Lasarte-Oria eremu laranjan da. Udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere eremu laranjan segitzen du, gorrira hurbiltzen berriz; 448,85eko intzidentzia du (66 kasu azken 7 egunotan).

Buruntzaldea  mailan, Usurbilekin batera Andoain dago soilik eremu gorrian, 100.000 biztanletik 500 kasutik gorako intzidentzia baitu. Urnieta eremu horian 300etik beherako intzidentziarekin. Eta tartean, gainerako hiru udalerriak eremu laranjan; Astigarraga, Hernani eta Lasarte-Oria
:

-Andoain: 515,22 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,65. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Astigarraga: 420,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Hernani: 404,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Lasarte-Oria: 440,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Urnieta: 274,64 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Usurbil: 538,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,48. Azken 7 egunetan 21 kasu). 

Gipuzkoak eremu gorrian segitzen du baina gutxitzen doa koronabirusaren intzidentzia; gaur 538,21ekoa du. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; 14 udalerri ditu eremu gorrian, 13 eremu laranjan eta 7 horian.

195 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 8.938 test egin dira EAE osoan; 564 izan dira positiboak. Haietatik 195 Gipuzkoan, 257 Bizkaian, 101 Araban, 11 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 129 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 60 ikastetxeetako 113 ikasgela itxita. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,64a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa halaxe, puntu bakar horren azpitik; 0.87an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19