Koronabirusa

Kasu bat azken 24 orduotan eta 506,49ra jaitsi da intzidentzia, eremu laranjara itzultzear

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 3a, 12:33

Eremu gorrian segitzen dugu bigarren egunez, baina 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia murrizten doa berriz; 506,49koa da gaur. 500etik beherakoa izatera heltzen bagara, eremu laranjara itzuliko da Usurbil.

Oro har gertatzen ari den moduan, Usurbilen ere gorabeheratsua izaten ari da azken aldian, covid19 kasuen agerraldia. Asteburu osoan 9 kasu izan genituen, 8 asteartean eta bakarra azken 24 orduotan. Eremu gorrira igaro ginela ohartarazten zigun atzo Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren buletinak, 500etik gora, 538,14raino igo baitzen 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. Azken 24 orduotan ordea, 506,49raino murriztu da berriz. 500etik beherakoa izatera heltzen bagara, berriz ere eremu laranjan izango da Usurbil. 

Abendua honenbestez 9 covid19 kasu berrirekin abiatu du udalerri honek. Azaroan guztira 69 covid19 kasu zenbatu ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 226 kasu eta bi hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.  

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.

Buruntzaldean intzidentzia altuena
Usurbil eremu gorrian da bigarren egunez jarraian, Lasarte-Oria eremu laranjan da. Udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere eremu laranjan segitzen du, gorrira hurbiltzen berriz; 429,99ko intzidentzia du (63 kasu azken 7 egunotan).

Buruntzaldea mailan, Usurbil da eremu gorrian den eskualdeko udalerri bakarra. Andoain, Astigarraga, Hernani eta Lasarte-Oria eremu laranjan dira, 500etik beherako intzidentzia dute. Urnieta aldiz eremu horian da 300etik beherako intzidentziarekin
:

-Andoain: 388,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,49. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Astigarraga: 339,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,53. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Hernani: 374,76 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 26 kasu). 
-Lasarte-Oria: 424,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 40 kasu). 
-Urnieta: 242,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Usurbil: 506,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,39. Azken 7 egunetan 21 kasu). 

Gipuzkoa eremu laranjara igarotzear da; 505,16ko intzidentzia du. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; 10 udalerri ditu eremu gorrian, 16 eremu laranjan eta 8 horian.


241 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 9.656 test egin dira EAE osoan; 632 izan dira positiboak. Haietatik 241 Gipuzkoan, 296 Bizkaian, 94 Araban, 1 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 127 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 64 ikastetxeetako 127 ikasgela itxita. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,72a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa halaxe, puntu bakar horren azpitik; 0.89an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19