"Euskaraldia bezala, larrua jotzea ere ariketa sozial interesgarria da eta hortaz aritu dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Hilerokoa eta gizonezkoen hankatartekoa ere hizpide hartu dituzte". Euskal Telebistan agertu ziren bart, ETB1-eko "Barre librea" saioan Idoia Torregarai usurbildarra eta Mirari Martiarena. Bakarrizketa saio borobila eskaini zuten Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkezturik saioan. Saioa osorik, "EITB Nahieran" atarian ikus dezakezue, ondoko estekan: Barre Librea.
"Luze edo Motz" ikuskizunarekin
2018ko martxoan taularatu zuten lehenbiziko aldiz Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Bakean Dagoena Bakean Utzi binakako bakarrizketa saioa. Orduz geroztik Euskal Herriko txoko ugaritan barrez jarri dute jendea, eskaini dituzten 120 emanaldietan. Umoregileek Luze edo motz ikuskizuna sortu berri dute, hau ere Lankuren produkziopean. Umorea eta generoa ardatz hartuta, bost bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan. Aste honetako aldizkarirako elkarrizketatu ditu NOAUA!-k Mirari eta Idoia.