EUSKARALDIA

Euskaraldiari agur Onintza Enbeitarekin

Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 18:31

Gaur amaituko da Euskaraldia bi aste eta gero. Aurtengo zikloarekin amaitzeko, Onintza Enbeita gonbidatu du Usurbilgo Euskaraldia taldeak. Feminismoa, euskara eta pandemia nola uztartzen diren aztertu dute Sutegira hurbildutako dozenaka lagunek. Pandemiaren aurka  bai, baina non geratu dira gainontzeko borrokak?

Euskalgintza, feminismoa eta pandemia aztertu dituzte, eta hausnaketa egin dute bi borroken gainean. Pandemiak bi borroka horietan eta beste hainbatetan izan duen eragina ukaezina da, eta eragin negatibo horiei aurre egin eta berrindartzeko, agintariek sinestarazi dizkiguten trukoez jabetzea gomendatu du Enbeitak. Edozein garaitan dira garrantzitsuak borrokak, eta pandemia honen gisako aitzakiak ezinhobe etorri zaizkie agintariei borroka guztiak apaldu eta gauza bakar batean izan dezaten denek burua: pandemian.