"Preziyo juxtua"

2.435,70 euroko balioa zuen "Preziyo Juxtua" ekimeneko erakusleihoak

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 14a, 13:40

Ezagutarazi dute Kontzeju Zarra 13 kaleko lokaleko erakusleihoaren "preziyo juxtua"; 2.435,70 euroko balioa du. 10 saritu izan ditu ekimenak.

Plazaratu dute azken asteotako jakinmin handia piztu duen "sekretu" handiena. Herriko dendarien produktuez horniturik zegoen Kontzeju Zarra 13 kaleko lokaleko erakusleihoaren balio zehatza zein zen ezagutzeko nahia. Gogoan izan, asteotan Hurbilagoko kide diren saltokietan erosketak egitearen truke, erakusleiho honi prezio bat jartzeko aukera genuen. "Pasa gabe", gehien hurbiltzen zirenak edota oso zaila izan arren, prezio zehatza asmatzen zutenak saritu asmo zituzten "preziyo juxtua" izenez ezagutu dugun ekimenaren sustatzaileek. 

Ba baten faltan bi herritarrek asmatu dute erakusleihoaren prezio zehatza. Eta antolatzaileek gaur egin duten bileran, zozketa egin behar izan dute bien artean, sarituen zerrenda osatzerakoan, zerrendan lehenengoa nor jarri erabakitzeko. 2.435,70 euroko balioa zuen Kontzeju Zarra 13 kaleko erakusleihoak. Aipatu moduan, bi herritarrek prezio zehatza asmatu dute. Beste zortzi, euro gutxi batzuen faltan, "preziyo juxtua" asmatzear izan dira. 

Hurbilago Elkarteak eta Usurbilgo Udalak sustaturiko kanpainak 10 saritu izan ditu. Segidan dituzue zerrendatuak, "preziyo juxtua" zen horretatik hurbilen ibili diren 10 herritarrak. Adi orain; aipatu erakusleihoko produktuekin 10 otar osatuko ditu Hurbilagok. 

"Preziyo juxtu" horretatik hurbilen ibili den lehen saritua izango da 10 produktu sorta honetako bat hautatzeko estreinako aukera izango duena. Bigarrenak geratzen diren bederatzi otarren artean bat hartu ahalko du. Eta hala egingo dute baita gainerako zortziekin, beti ere sailkapenaren hurrenkera errespetatuta.

Ekimen ezin arrakastatsuagoa izan da "preziyo juxtua" kanpaina. Dendariak eta bezeroak batu ditu; dendariak euren saltokietako produktuak oparituta. Bezero diren herritarrek, Usurbilen bizi eta bertako dendetan erosita. Usurbilen bizi eta erosteak saria izaten baitu sarritan. Honako ekimen hauxe duzue horren adibide argia.

"Preziyo Juxtua"
Erakusleihoaren "preziyo juxtua": 2.435,70 euro.
Sarituak:
1-Javier Ibarra: 2.435 euro.
2-Koro Arroyo: 2.435 euro.
3-Imanol Uribe: 2.434,50 euro.
4-Joxe Mari Arzallus: 2.433,45 euro.
5-Ainhoa Salsamendi: 2.431,14 euro.
6-Unax Lasa: 2.428,3 euro.
7-Jexux Arrillaga: 2.427 euro.
8-Iciar Alcorta: 2.424 euro.
9-Eider Gorostidi: 2.423 euro.
10-Loli Fernandez: 2.422,50 euro.

Oharra: 10 sarituok izan dira "preziyo juxtua" asmatzetik, "pasa gabe" gertuen ibili diren 10 herritarrak. Erakusleihoko produktuekin 10 otar osatuko ditu Hurbilagok eta saritu bakoitzak otar hauetako bat jasoko du, sailkapenaren hurrenkera errespetatuta.

Kanpainan parte hartzeko egin behar izan dutena:
- Erosi Hurbilago elkarteko dendetan.
- Eskuratu parte hartzeko txarteltxoa.
- Eskaparatearen balioa kalkulatu, baina pasatu gabe.
- Txarteltxoa bete eta Hurbilagoko dendako kutxan bota edo bidali balioa preziyojuxtua.hurbilago.com helbidearen bidez.

Sustatzaileak: Hurbilago Elkartea, Usurbilgo Udala.