Koronabirusa

Eremu horiari eta 110,79ko intzidentziari eusten dio Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 17a, 14:20

Duela 24 orduko datu bera; 100.000 biztanleko 14 eguneko 110,79ko intzidentzia tasa izaten segitzen du Usurbilek, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegun honetan kaleratu dituen azken datuen arabera.

Pandemiaren "bigarren olatuan" murgildu ginenetik ez dugu kasurik gabeko hainbeste egun segidan izan; 3 guztira. Igandetik asteartera agerraldirik gabeko 3 egun bizi izan ostean ordea, koronabirus kasu berri bat antzeman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Hala dio, Osasun Sailak ostegun honetan plazaratu duen txosten epidemiologikoak. Eremu horian jarraitzen du udalerri honek.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.

Covid19 kasu berririk ez
Esandakoa, koronabirus kasu bat izan da 24 orduotan. Abendua hasi genuenetik 16 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 233 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.
-Abenduak 14: 0.
-Abenduak 15: 0.
-Abenduak 16: 1.

Buruntzaldea ia osorik eremu horian
Usurbil eta Lasarte-Oria ere eremu horian dira. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldea ere; 226,31ko intzidentzia du jada. 32 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Buruntzaldeak ez du udalerririk eremu gorrian. Duela aste gutxi eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain ia osorik horian; Astigarraga soilik dago eremu laranjan. Gainerakoak horian, 300etik beherako intzidentziarekin. Kasu batzuetan izugarri murriztu den intzidentzia dute:
-Andoain: 107,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 14 kasu). 
-Astigarraga: 323,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,00. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Hernani: 179,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 15 kasu). 
-Lasarte-Oria: 281,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 27 kasu).
-Urnieta: 161,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,67. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 110,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,29. Azken 7 egunetan 4 kasu).  

Gipuzkoa ere eremu horirantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia metatua 323,62koa da egun. Eremu laranjan segitzen du, horira hurbiltzen. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak. Azaroan ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian egon ostean, egun 5 udalerri ditu eremu gorrian, 8 eremu laranjan eta 21 eremu horian.

EAE mailako datuei dagokienean, 12.572 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 396 izan dira positiboak; 138 Gipuzkoan, 177 Bizkaian eta 79 Araban. 2 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 98 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.04koa da gaur. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19