Koronabirusa

2 kasu eta 31,71ko intzidentzia gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 5a, 13:09

Goizago edo beranduago joerak eten behar zuen, hainbat zonaldeetan covid19 kasuek gorantz egin dutela edota besteetan etenaldirik ez dutela ikusita. Azken 24 orduotan bi koronabirus kasu antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen. Ondorioz, 100.000 biztanleko 31,71ko intzidentzia metatua du udalerri honek. Eremu berdean segitzen du halere, tasa baxuenarekin Gipuzkoako eta EAE-ko 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean 

Zaila edo ezinezkoa zen inguru zabalagoan covid19 agerraldiek etenik ez dutela ikusita, Usurbilen kasu berririk ez izatea. 15 egun izan gara udalerri honetan kasu berririk gabe, eta 0,0ko intzidentzia izatera ere heldu ginen atzo. Goiz edo beranduago ordea gertatu behar zuen moduan, koronabirus kasu berriak detektatu ditu Osasun Sailak; bi guztira azken 24 orduotan. Ondorioz, 0,0ko intzidentziatik 31,71ra igaro gara. Eremu berdean segitzen du halere Usurbilek. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.

2 covid19 kasu 
Abenduaren 19az geroztik Usurbilek ez du koronabirus kasu berririk izan 15 egunetan, atzora arte. Azken 24 orduotan bi covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak udalerri honetan. 

2021eko urtarrileko lehen bi kasuak dira honako hauek. Abendua 17 covid19 kasurekin agurtu genuen. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 233 kasu eta 4 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.
-Abenduak 14: 0.
-Abenduak 15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20: 0.
-Abenduak 21: 0.
-Abenduak 22: 0.
-Abenduak 23: 0.
-Abenduak 24: 0.
-Abenduak 25: 0.
-Abenduak 26: 0.
-Abenduak 27: 0.
-Abenduak 28: 0.
-Abenduak 29: 0.
-Abenduak 30: 0.
-Abenduak 31: 0.
-Urtarrilak 1: 0.
-Urtarrilak 2: 0.
-Urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.

Intzidentzia baxuena Buruntzaldean eta Gipuzkoan
Usurbilek Buruntzaldeako eta Gipuzkoako zein EAE-ko tasa baxuena du, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean. Eremu berdean da aipatu moduan, Lasarte-Oriak eremu horian segitzen du ordea. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldeak ere; 90,53ko intzidentzia du egun, murrizten doa. 13 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Azken 24 orduotan eremu laranjara igaro da Andoain. Astigarragak, Hernanik eta Lasarte-Oriak eremu horian segitzen dute eta Usurbilekin batera, Urnietak eremu berdean:
-Andoain: 313,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,42. Azken 7 egunetan 36 kasu). 
-Astigarraga: 119,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Hernani: 218,64 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,52. Azken 7 egunetan 24 kasu). 
-Lasarte-Oria: 110,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,64. Azken 7 egunetan 11 kasu).
-Urnieta: 48,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,00. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Usurbil: 31,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 2 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 266,36ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu horian segitzen du. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak. Azaroan ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian egon ostean, egun 3 udalerri ditu eremu gorrian, 10 eremu laranjan (atzo baino 4 gehiago), 19 eremu horian eta 2 eremu berdean (Usurbil eta Urnieta aipatu moduan).

EAE mailako datuei dagokienean, 6.781 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 480 izan dira positiboak; 169 Gipuzkoan, 228 Bizkaian eta 82 Araban. 1 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 75 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.15ekoa da gaur. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19