2021era begira

Igoerarik izango ez duten ordenantza fiskalen 2021eko egutegia

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 7a, 08:28
Asteazkeneroko merkatuaren erabilpen-tasa kobratuz ekingo dio Udalak 2021eko egutegi fiskalari.

2021eko ordenantza fiskalen egutegia hasieraz onartu zuen udalbatzak azaroa amaierako osoko bilkuran. Aurtengoan berezitasun nabarmen bat izango du; bizi dugun ezohiko testuingurua dela eta, ordenantza fiskaletan ez da igoerarik aplikatuko. Albiste honetan gogora ekarri nahi izan dugu urtea hasi berri dugun honetan, indarrean izango den egutegi fiskala.

Ezohiko garaian, ezohiko neurriak. Azaroa amaierako udalbatzarrean udal gobernu taldetik iragarri zuten, estreinatu berri dugun urte honetako ordenantza fiskaletan ez zutela igoerarik aplikatuko, 2020koei eutsiko ziela. Ondorioz, beste urteetan ez bezala, oraingoan gai hau osoko bilkura batera eraman eta onartu beharrik ez zuten izan.

Ordenantza fiskalok noiz kobratuko dituzten bai; urtero moduan, zerga hauek noiz ordaindu zehazten duen 2021. urteko egutegia hasieraz eta gehiengo osoz onartu zuen udalbatzak azaroa amaierako udalbatzarrean; EHBilduk eta EAJ-k alde bozkatu zuten. PSE-ko udal ordezkaria abstenitu zen.

Hemen duzue urte berri honi begirako aipatu egutegi fiskala:

2021eko egutegi fiskala

Zerga kontzeptua Ordaintzeko epea
-Asteroko merkatuaren erabilpen-tasa; aurreko urteko 4. hiruhilekoa. Urtarrilak 4-29.
-Ura, estolderia eta hondakinak; aurreko urteko 4. hiruhilekoa. Otsailak 1-martxoak 15.
-Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga. Martxoak 1-apirilak 15.
-Asteroko merkatuaren erabilpen tasa: urteko 1. hiruhilekoa. Apirilak 5-30.
-Ura, estolderia eta hondakinak; urteko 1. hiruhilekoa. Maiatzak 3-ekainak 15.
-Ondasun higiezinen gaineko zerga. Maiatzak 14-uztailak 1.
-Asteroko merkatuaren erabilpen tasa: urteko 2. hiruhilekoa. Uztailak 1-30.
-Ura, estolderia eta hondakinak; urteko 2. hiruhilekoa. Abuztuak 2-irailak 16.
-Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa). Irailak 1-urriak 1.
-Ekonomia jardueren gaineko zerga. Urriak 1-azaroak 10.
-Asteroko merkatuaren erabilpen tasa: urteko 3. hiruhilekoa. Urriak 1-29.
-Ura, estolderia eta hondakinak; urteko 3. hiruhilekoa. Azaroak 2-abenduak 16.
-Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) Azaroak 2-30.
-Emakida administratiboak (Atxega Jauregia, udal baratzak...) Azaroak 2-30.