#Udalbatzarra

"Egoera finantzarioa osasuntsua da"

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 7a, 08:43

Hala zioen Xabier Olano udal kontuhartzaileak abenduaren 23an egin zuten urteko azken udalbatzarrean. Udalaren egoera finantzarioari buruzko xehetasunak eskaini zituen, hiruhilero egiten duen moduan.

Usurbilgo Udalak udal aurrekontuen exekuzio informazioa helarazi behar izaten dio hiruhilero Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta bide batez udalbatzari ere gai honen inguruko xehetasunak eman zaizkio; batetik, zorpetze mailaren berri; urtea %14aren bueltan borobiltzea aurreikusten zuen Olanok. Eta udal aurrekontuen exekuzio maila %100ekoa ez dela izaten adierazi arren, ehuneko horretatik hurbil kokatu zituen udal kontuhartzaileak 2020a ixterakoan Udalak izan zitzakeen diru-sarrerak eta gastuak. Segidan orain arte aipaturikoa zenbakitan:

Zorpetze maila
2. hiruhileko amaiera: %15,15.
3. hiruhileko amaiera: %14,61.
Urte amaierako aurreikuspena: %14 inguru.

Exekuzio maila
2. hiruhileko amaiera:
Sarrerak: %54. Gastuak: %46.
3. hiruhileko amaiera:
Sarrerak: %76,53. Gastuak: %69,41.
Urte amaierako aurreikuspena:
Sarrerak: %80-90. Gastuak: %70-80.