264tik 257ra egin du beherantz langabetu kopuruak

Koxkatxo bat behera egin du langabetu kopuruak urte hasiera honetan Usurbilen. Abenduan 264 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan, 7 gutxiago urte hasiera honetan, guztira 257.

Jaitsiera honekin, iazko azaroko kopurura hurbildu da Usurbil; orduko hartan, 256 langabetu erregistratu ziren udalerri honetan. 

Gogora dezagun azken urtebetean langabetu kopuruak izan duen bilakaera; 2020ko otsailean 221 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, martxoan 245. Goia iazko uztailean jo zuen, 299 langabeturekin. Ordutik beherantz egin zuen urte amaierara arte; azaroan 256 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan. Abenduan 8 gehiago, 264. 

Beherakada gizonezko langabetuen artean eman da, 122tik 115era murriztu da lanik gabekoen kopurua kolektibo honetan, emakumezkoen langabetu kopuruak bere horretan eusten dio, abenduan bezala 142 langabetu urtarrilean ere. 

Jaitsiera txikia sektore gehienetan baita, nahiz zerbitzuek biltzen duten langabetu gehien, 257tik 176 hain zuzen. 

Joera desberdinak udalerrian, eskualdean eta Gipuzkoan
Usurbilen behera egin arren, hazi egin da langabezia Buruntzaldean; abenduan 3.363 langabetu zituen, 3.430 urtarrilean. Gipuzkoan ere gorantz langabezia urte hasieran; 34.433 langabeturekin agurtu zuen herrialdeak 2020. urtea, 34.975rekin hasi du urte berria. 

Kontratazioak behera egin du 264tik 235era. Erregistraturiko kontratu gehienak, ohi bezala, aldi baterakoak izan dira; 235etik 213. 134 kontratu gizonezkoenak, 130 emakumezkoenak, nahiz emakumezko langabetu gehiago dituen udalerriak. Buruntzaldean eta Gipuzkoan aldiz, kontratazioak gorantz egin du abendutik urtarrilera; 1.594tik 1.717ra Buruntzaldean, 17.175etik 17.272ra Gipuzkoan.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2021eko urtarrila
Usurbil: 257.     Buruntzaldea: 3.430.    Gipuzkoa: 34.975.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 115.
25 urtetik behera: 21.
25-44 urte artean: 33.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 142.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 63.
45 urtetik gora: 71. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 37.
Eraikuntza: 15.
Zerbitzuak: 176.
Aldez aurreko lanik gabe: 24.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 749.
Astigarraga: 276.
Hernani: 959.
Lasarte-Oria: 927.
Urnieta: 262.
Usurbil: 257.
Guztira: 3.430. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 34.975.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 235.
Aldi baterakoak: 213 (99 gizonezko, 114 emakumezko).
Sektoreka: 2 nekazaritzan, 84 industrian, 7 eraikuntzan eta 142 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 110 lan kontratu gizonezkoenak, 125 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 225.
Astigarraga: 153.
Hernani: 657.
Lasarte-Oria: 239.
Urnieta: 208.
Usurbil: 235.
Guztira: 1.717.

Gipuzkoa: 17.272.

2020ko abenduko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.