Igandean haurrentzako zinema Sutegin: “Alfonbra Magikoa”

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 1a, 08:45

Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu.

Martxoak 7, igandea

Haurrentzako zinema: “Alfonbra Magikoa”.

17:00etan Sutegin.

Sarrera: 3 eurotan eskura daiteke usurbilkultura.eus atarian. Kopuru mugatua izango da.