'Gabon', Ameba taldearen bideoklip berria

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 26a, 11:44

Ameba taldeak "Elikatuz" izeneko bere lehen diskoa aurkeztu zuen otsailaren 14an Sutegin. Lehen emanaldiko sarrerak berehala agortu zirenez, bigarren saio bat eskaini behar izan zuten. Kontzertuaren aurretik Gabon kantaren bideoklipa ipini zuten, bertaratutakoentzat esklusiban. Dagoeneko bideoa sarean da ikusgai.

Haitzulok egin du bideoaren ekoizpena.