Urbilek doako maskarak banatzen ditu bezeroen artean

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 1a, 11:53

Urbil doako maskarak banatzen hasi da. Era honetan, bisitari guztien segurtasuna bermatu nahi du, “osasun-agintariek gomendatutako segurtasun eta higiene-neurriekiko zentroaren konpromisoa nabarmentzearekin batera”. Ekimen honi esker, bezero askok diru bat aurreztuko dutela diote, maskarak musu-truk jasoko dituztelako.

Maskara eskuratu ahal izateko, Urbilen aplikazioa ezarrita eduki behar duzu eskuko telefonoan. Behin hori eginda, “Bezeroenganako Arreta Gunean erabiltzaile bakoitzari esleitzen zaion kode pertsonala erakutsi besterik ez da egin behar”.

 

Urbilek Desinfection Monitored zigilua eskuratu du

Aipatzekoa da Urbilek SGS Desinfection Monitored zigilua jasoa zuela. Covid-19aren kudeaketan, baimendutako zentroa dela bermatzen du zigilu honek, “erosketarako eta aisialdirako Gipuzkoako tokirik seguruenetako bat bihurtuz”. Ziurtagiria SGS enpresak emana da; ikuskapen, egiaztapen, entsegu eta ziurtapenean liderra dena.

Urbilek aditzera eman duenez, “aspalditik murgilduta gaude #UrbilKonpromisoa proiektuan eta bere ingurunearekin konprometitutako merkataritza-gune izaten jarraitzen dugu”.