SAGARDOTEGIAK

Iruin sagardotegiaren oihartzuna Washington Posten erredakzioraino iritsi da

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 5a, 11:58

Iruin Sagardotegiak Barrika izeneko sagardoa ekoizten du eta bereziki Amerikako Estatu Batuetan banatzen du. Washington Post-en plazaratu duten iruzkinaren arabera, "ia ziur nago edari zoragarri honetan sagar ugari nahasten direla. Bazkariarekin, aperitiboekin edo bazkari arin batekin edatea gomendatzen dugu".

"Ez dugu hitzik: Washington Post-ek artikulu bat argitaratu du Iruin sagardotegian ekoitzitako eta Estatu Batuetara esportatutako gure sagardo Barrikari buruz hitz egiten", Iruin Sagardotegiaren web orrialdean irakurri dugunez. "David Cascioneren eskutik, Kupela Inc-kinportatutako eta Global Wines Marylandek banatutako gure sagardo Astiazaran errebelazio handia izan da AEBetako jendartean".

Washington Post egunkariko iruzkina ere itzuli dute euskarara: "Urre kolorekoa eta zapore freskokoa, zurrutada bakoitzaren ondoren, iraileko nekazarien merkatu batean sagar ezberdinak probatzen imajinatu dut neure burua. Ia ziur nago edari zoragarri honetan sagar ugari nahasten direla. Bazkariarekin, aperitiboekin edo bazkari arin batekin edatea gomendatzen dugu".