Martxoaren 16an Potxoenean, NOAUA!ko bazkideen batzarra

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 11a, 08:09

Datorren asteartean, hilak 16, NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideok hitzordu bat dugu: urteko batzar nagusia. Potxoenean egingo da bilera eta 18:00etan hasiko da. 

Gai zerrenda hauxe izango da:

1.- 2020ko memoria eta balantze ekonomikoa.

2.- 2021eko egitasmoak eta aurrekontuak.

3.- NOAUA Kultur Elkartearen 25. urteurrena.

4.- Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.

5.- Galdera/erantzunak.