Koronabirusa

Bi Covid-19 kasu atzeman zituzten asteburuan

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 15a, 13:06

Egun askotako tendentzia apurtu zen asteburuan. Era berean, intzidentzia-tasa igotzen ari da gutxinaka. Usurbilen 31,71koa da gaur (181,97koa Gipuzkoan). Eta Osakidetzak aditzera eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 97 pertsona  daude ZIUn, Covid-19ak kutsatuta.