Nerea Mendizabalek “Txerto emozionala” hitzaldia eskainiko du datorren astelehenean

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 18a, 08:00

Datorren astelehenean hezitzaileei zuzenduriko hitzaldia eskainiko du online. Konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna izango dira hizpide nagusiak. Balio horiek ez galtzeko eta behar bezala pizteko giltzak ere eskainiko ditu. 

 

Hitzaldia online emango dute. Pantailatik jarraitu ahal izateko zehaztasun guztiak esteka honetan topatuko dituzue: udarregi.eus/eu/gurasoak/guraso-eskola

 

Nerea Mendizabal psikopedagogoaren hitzaldiak

  • Martxoak 22 astelehena, 17:30 (hezitzaileentzat).
  • Apirilak 26 astelehena, 17:30. Gaztelaniaz.
  • Antolatzailea: Hitz-Aho.