Gipuzkoako animalia eta landareen babesgunearentzat berrogeialdirako gunea eskatu dio PPk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 15:51

Gipuzkoako animalien babeslekuak hilabeteak zeramatzan gune berri bat eskatzen Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta azkenean PPk  eskaera luzatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrekontuetan onartzeko. Alderdi urdinak konpromisoa ere eskatu dio Aldundiari animaliak babesteko.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako PPren bozeramailea den Carlos Cano Aristoyren esanetan, proposatutako gune berriak animalien ongizateari bultzada emango dio, eta osasun baldintzak hobetzeko balio izango du. Bozeramaleak gaineratu du inbertsioak "izugarrizko" saltoa emango diola zerbitzuen kalitatean.

 

Gunea ez da soilik gaixorik dauden animaliak zaintzeko lekua izango, babeslekura iritsitako animalia berriak edukitzeko lekua ere izango da, beharrezko mediku azterketak egin baino lehen gainontzekoengandik urrun egoteko. "Gisa honetara, gertutik zainduko dituzte animalia berriak, eta gaixotasunen bat badute, gainontzekoak kutsatzeko arriskua murriztu egingo da", gaineratu du Cano Aristoyk.

 

Kalean aurkitutako animaliez gain, babeslekuak gaixorik dauden animaliak ere babeslekura eramaten ditu udaletxeek edota Foru Aldundiak hala eskatzen dienean. Batzuetan, gaixotasun kutsakorrak dituzten animaliak izaten dira tarteko, eta babeslekuko profesionalek beti gogoz hartzen dituzte horiek ere. Esker oneko agertu da PP jarrera hauekin, eta gune berriak denen lana erraztu eta seguruago egingo duela deritzo. "Bizi dugun egoera gogor honen ondorioz, denok konturatu gara gaixorik dauden animaliak osasuntsu daudenekin nahastuz gero, denak gaixotu daitezkeela eta kroniko ere bihur daitezkeela hauek. Horregatik da horren garrantzitsua gune segurua izatea gaixorik dauden animalia horiek", esan du PPren bozeramaileak. 

 

Honekin guztiarekin PPk Foru Aldundiari benetako konpromisoa eskatu dio animaliak zaindu eta haien ongizatea bermatzeko.