Korrikaren faltan, Korrika omentzeko ekitaldia egingo da igandean frontoian

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 25a, 17:58

Aurten ez da Korrikarik izango. AEK-k hala ere, egungo osasun krisialdira egokituriko ekitaldiak antolatu ditu euskaltegiak dituen herrietan. Igande honetan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Korrikaren omenez.

Etumeta AEK euskaltegikoak prestaketa lan betean dira. Herrietako ekitaldi guztiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira, antzeko formatuan ospatuko dira eta iraupen beretsua izango dute. Formatu erraldoidun jaialdiak izan ohi dituen osagai hainbat izango ditu Usurbilgo frontoian egitekoa den ekitaldiak; tartean, ez omen da faltako Korrikaren lekukoak gordean eraman ohi duen mezuaren irakurketa.