Urbil Planetaren Ordua ekimenera batu da

Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 08:57

Planetaren Ordua mundu mailako ekimena babestu du Urbilek World Wide Fund for Naturen ingurumen-politiken baitan. Larunbat honetan ospakizun bat egingo dute 20:30etatik 21:30etara bitartean. Ordu horretan aparatu elektrikoen borondatezko ordubeteko itzalaldia egingo dute urtero legez, martxoko azken larunbatean. 

Ekimen horretan parte hartuta, Urbilek ingurumena errespetatzeko eta planeta zaintzeko duen konpromisoaren mezua zabaldu nahi du. Bere webgune eta sare sozialen bidez, bezeroak WWF-ren Planetaren Ordura batzera animatu nahi ditu, bakoitzak ahal duen neurrian, planetaren kontserbazioaren alde keinu txiki bat eginez: "Konekta zaitez Naturarekin". Gisa honetara, Urbilek ingurumenarekiko duen konpromisoa indartzen jarraitzen du Jatorria proiektu jasangarriaren baitan.