Euskal Herria Batera ekimenak Euskal Herri burujabea aldarrikatzea du helburu. Aurtengo Aberri Egunari begira, kantuan aritzeko proposamena luzatu dute.
Kantua izango da hortaz, plaza eta bilgune. Hiru abesti proposatu dituzte iganderako; Gernikako arbola; Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak. 12:30ean zabalduko dute seinalea hedabideen eta sare sozialen bitartez.
Aurrerapen bideoan La Furia, Erramun Martikorena, Kai Nakai, Niko Etxart, Xabi Solano eta hainbat artista gehiago ageri dira.
EH Bildu Usurbilek bat egin du bat Euskal Herria Batera herri ekimenak luzatu duen proposamenarekin.