2021eko lehen hiruhileko ur, estolderia eta hondakinen errolda jendaurrean

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 6a, 08:00

Usurbilgo Udalak ostegun honetako (maiatzak 6) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkiaren bidez berri eman duenez, "zinegotzi delegatuaren dekretuz 2021eko lehenengo hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen errolda onetsi da". Eta onesteaz gain, jendaurrean jarri da. "Errolda kontuhartzailetzan dago jarrita", ohartarazi du Udalak. Errolda aztertu eta erreklamazioak aurkezteko hilabeteko epea egongo da bihartik (maiatzak 7) zenbatzen hasita. 

Horrekin batera Udalak berri eman duenez, "herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie datorren maiatzaren 3tik ekainaren 15era bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan. Aurtengo ekainaren 10a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korrenteetatik zuzenean kobratuko dira ordaintzeko borondatezko epe horretako azken egunean". 

Helbideratu gabeko ordainagirien kasuan, "maiatzean zehar bidaliko dira zergadunak adierazitako zerga helbidera. Ordainketa egin beharko da entitate laguntzaileen bidez (Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxa) edo internet bidez "Nire Ordainketa" atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nireordainketa). Maiatzaren 25a iritsi eta zerdagunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Usurbilgo udaletxean eskatu beharko du".           

Udalak GAO bidez ohartarazi duenez, "jarritako borondatzeko epea bukatzen denean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta zerga kobratuko da errekarguarekin, atzeramenduzko interesekin eta dagozkion kosteekin". Gai honi buruzko informazioa esteka honetan duzue osorik: maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Hilobi sorta bat esleitzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik
Hilerriko hilobien sorta berri bat eskaini du udalak, eta eskaerak egiteko epea zabalik izango da maiatzaren 24ra arte, egun hori barne. Guztira, 27 hilobiren eskubideak emakidan esleitzea onartu zuen otsaileko osoko bilkurak aho batez, eta 50 urteetarako esleituko dira. Informazio gehiago, apirilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.