"Usurbil astindu"

Ezker abertzalea saretu eta indartzeko zikloa aurkeztu dute

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 7a, 10:28

Sorturen kongresuaren testuinguruan erronka ezberdinen bueltan hausnartu eta “denok gure aletxoa jartzeko” ekimen zikloa iragarri dute Sortuk eta Ernaik ekainaren 19ra arte; “Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala” izenekoa. “Herriko indarrak batu eta hurbileko etorkizunaren inguruan hausnartu eta ideiak partekatu nahi?”, hortxe sare sozialen bidez luzatu duten gonbita. Ostegun honetan aurkeztu dute Sutegin aipatu zikloa.

Datorkigun etorkizun hurbilenaz hausnartzeko gonbita luzatzen du Usurbilgo Ezker Abertzaleak, ostegun honetan Sutegin aurkeztu duen "Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala" zikloan. Maiatzetik ekainera iragarri dituzten saioen bidez, Sortuk uztailerako iragarritako kongresura begirako prozesua landu eta aipatu moduan, gogoetarako tartea hartu nahi dute. Zikloaren antolakuntza lanetara batu dira Usurbilgo Sortu, Ernai eta Sorturen kongresua prestatzen ari den herritar taldea. 

"Usurbil astindu" zikloarekin "Ezker Abertzaleko komunitatea saretu, egituratu, indartu" nahi dute; militantzia ulertzeko ikuspuntu ezberdinak batu; Sortu eta Ernairen arteko hartuemanak sendotu; edota Aitzaga berregituratu. Herriko tabernarekin batera elkarte gastronomikoa eta kultur elkartea daude. Ideiak eta jende berria batu nahi dute kultur bilgunearen bueltan, "kultur elkartea berrasmatu", "Ezker Abertzaletik urtean zehar kultur eskaintza" plazaratzeko. 

Abian den zikloko saioetako batek hain zuzen gai hau jorratuko du:

“Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala”
Maiatzak 13, osteguna
18:30
“Euskal Herri Langilea. Txanponak bi alde ala poliedroa?” Sutegin.
Hizlaria: Andoni Olariaga.

Maiatzak 22, larunbata
11:00
“Ezker Abertzaleko diagnostikoa eta plan feminista” Sutegin.
Hizlaria: Aiora Epelde.

Maiatzak 29, larunbata
11:00
“Aitzaga Elkartearen berrantolaketa eta kultur taldearen eraketa” Potxoenean.

Ekainak 12, larunbata
11:00
“Independentziaren aldeko indarrak batzen” mahai ingurua Sutegin.
Gidaria: Maider Lazkano.
Parte hartzaileak: Ainhoa Etxaide eta Joseba Permach.

Ekainak 19, larunbata
11:00
“Herri kooperatiba. Burujabetzarako erreminta”, Mikel Laboa plazan.
Hizlaria: Gorka Julio.
-Energia, etxebizitza eta elikadura burujabetza proiektuen kale erakusketa.

Izen ematea aurrez helbide honetan: https://labur.eus/ce00V
Oharrak: aforoa kudeatzeko izen ematea beharrezkoa izango da. Ekitaldien lekuak alda daitezke, halakoetan sare sozialen bidez eta izena emandakoei aurrez jakinaraziko zaie.

Antolatzaileak: Sortuko kongresuko batzordea, Sortu eta Ernai.