Koronabirusa

Estatu alarma egoerarik gabeko lehen egunean gara

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 9a, 09:22

Gauerdiko hamabi kanpai hotsekin batera desaktibatu zen ofizialki, covid19ak eragindako pandemiari aurre egiteko urria amaieratik sei hilabete eta erdiz indarrean izan dugun estatu alarma egoera. Etxeratzeko agindua eta konfinamendu perimetrala ezabatzearekin batera, lagun talde hainbat izan dira kalera atera direnak gauerdi ostean lehen aldiz, sei hilabete eta erdiren ostean.

Irudietan duzuen argazkiko eremua hutsik ikusi genuen azken gaua izan zen atzokoa. Estatu alarma egoera desaktibatu zuten uneko argazkia duzue. Mikel Laboa plaza ingurua hutsik eta isilik. Hala egon da iazko udaberritik, pandemian ginela ohartarazi eta konfinatu gintuztenetik hainbat uneetan; 2020ko martxotik maiatzera 24 orduz. Gerora, "deseskalatze" prozesuan urrasak eman ahala, eguneko bizitza berreskuratu zuen herriak. Gauekoa zertxobait uda partean. Urriarekin batera, covid19ak eragindako pandemiari aurre egiteko etxeratze agindua ezarri zuten 22:00-06:00 artean eta ordutik ohikoa izan da, herri giroa izatea egunez, gauez ordea, kaleak hutsik ikusi eta isilik entzun ditugu.

Sei hilabete eta erdiren ostean, estatu alarma egoera desaktibatu dute bart gauerdian. Une horretan jasotako argazkia eta bideoa atxikia duzue albiste honi. Mikel Laboa plaza hilabeteotan bezala, hutsik eta isilik. Gerora ordea, uda beteko gau giroa eta sei hilabete eta erdiren ostean kalera irten zitekeela baliatuta, hainbat lagun koadrila irten dira osteratxoa egitera.

Gaurtik jada, 24 orduan kalera nahiz herritik kanpo noiznahi eta edonora mugitzeko debekurik ez da izango. Ez da izango etxeratzeko agindurik ezta konfinamendu perimetralik ere.