Jexux Artze K.E.-k antolatuta

Basabi eta Kimu taldeen kontzerturako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 11a, 09:05

Txalaparta doinuekin borobilduko ditu Jexux Artze K.E.-k, asteotarako iragarritako "Udaberriko ekitaldiak"; larunbaterako, maiatzak 15, 19:00etan Sutegin iragarri dituen Basabi eta Kimu taldeen kontzertuekin hain zuzen. Adi, NOAUA! K.E.-ko bazkideok; zuetako bati, emanaldirako bi sarrera egokituko zaizkio, egunotan egingo dugun zozketan.

JEXUX ARTZE K.E.-ren "UDABERRIKO EKITALDIAK"


Maiatzak 15, larunbata

19:00 “Basabi” eta “Kimu” Taldeen kontzertua Sutegin.
Xehetasunak: "Basabi musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago batera eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin eta txalapartarekin aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera eskainiko digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin". 
Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus atarian salgai.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.