Koronabirusa

Kasu berririk ez, 697,53tik 618,26ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 11a, 12:38

0 covid19 kasu azken 24 orduotan Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astearte eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuen arabera. 697,53tik 618,26raino murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Eremu gorrian segitzen dugu ordea.

Apirilaren 14az geroztik lehen aldiz, maiatzaren 7an eta bigarrenez azken 24 orduotan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du koronabirus kasu berririk detektatu Usurbilen. Eta beherantz egin du bigarren egunez segidan, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak; Osasun Sailaren asteleheneko txostenak covid19aren hedapena 745,09tik 697,53ra gutxitu zela adierazten zuen, astearte honetakoak 697,53tik 618,26raino murriztu dela.

Maiatzeko lehen 10 egunetan 25 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 20 azken 7 egunotan. 44 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Eskualdea kolorez aldatzen doa. Andoain eta Urnieta eremu horira igaro dira. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute:
-Andoain: 260,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Astigarraga: 539,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Hernani: 631,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 52 kasu). 
-Lasarte-Oria: 530,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 39 kasu).
-Urnieta: 289,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Usurbil: 618,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 17 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 476,50ekoa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 21 udalerri ditu eremu gorrian, 7 laranjan eta 6 horian.

9.817 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 461 izan dira positiboak (%4,7); 163 Gipuzkoan, 265 Bizkaian eta 32 Araban. 1 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 70 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 158 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.85ekoa da gaur.  

Xehetasun gehiago hemen: covid19