Koronabirusa

Beste 3 covid19 kasu, atzoko intzidentzia bera

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 12a, 12:29

3 covid19 kasu berri antzeman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Duela 24 orduko 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia berari eusten dio ordea; 618,26. Hiru aste igaro dira, 400eko intzidentzia gainditu eta eremu gorrira igaro ginenetik.

3 covid19 kasu eta 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentzian aldaketarik ez, 618,26an egoten segitzen du Usurbilen. Hiru aste bete ditugu eremu gorrian. Apirilaren 21ean gainditu genuen 400eko intzidentzia, 443,88koarekin. Maiatzaren 4an jo genuen goia, 760,94ko intzidentziarekin. Ordutik beheranzko joeran dela erakusten dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egunero kaleratu dituen datuek.

Maiatzeko lehen 11 egunetan 28 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 16 azken 7 egunotan. 39 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.

Buruntzaldea gorriz nagusiki
Eskualdea kolorez aldatzen doa. Andoain eta Urnieta eremu horira igaro dira. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute:
-Andoain: 246,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,76. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Astigarraga: 554,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 16 kasu). 
-Hernani: 561,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 53 kasu). 
-Lasarte-Oria: 514,57 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 41 kasu).
-Urnieta: 225,48 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,56. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 618,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 16 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian 
100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du Gipuzkoan, 447,77koa du. Halere eremu gorrian jarraitzen du. 5.000 biztanletik gorako 20 udalerri ditu eremu gorrian, 6 laranjan eta 8 horian.

9.684 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 479 izan dira positiboak (%4,9); 149 Gipuzkoan, 298 Bizkaian eta 29 Araban. 3 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 69 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 159 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.84koa da gaur.  

Ikastetxeei dagokienez, EAE-ko 51 ikastetxeetako 79 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgelen %0,45a.

Apirilaren 26tik maiatzaren 2ra 39 hildako izan dira EAE-n.

Xehetasun gehiago hemen: covid19